Ohiko bilkura berezia izan zen

denak webOhiko bilkura zen asteazkenekoa (maiatzak 7), baina puntu batek berezi bihurtu zuen. Aste Santuetan Villabonako Udaleko ordezkaritza bat Saharan izan zen, bertako Ageti herriarekin senidetzeko eta bilkuran senidetze hori ontzat ematea tokatzen zen. Une horren lekuko izateko, herrian zein inguruan bizi diren hainbat saharar bertaratu ziren, baita Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak ere. Horrenbestez, senidetze akordioa irakurri zen eta saharar batek hitza hartu zuen beren esker ona adierazteko. Gainerako puntuak ere amaitutzat ematean, Udal ordezkaritzak eta bertaratuek argazkia atera zuten, senidetzea onartu zen egunaren  izenean. Azkenik, saharar bandera jarri zen balkoian.

Ikusi argazkiak