Gabon argiak jartzen hasi dira herriko kaleetan

 gabon argiak

Gabon giroa nabari da Amasa-Villabonako kaleetan, eguna hurbildu ahala,

 Udalak argiak ipini ditu Villabonako merkatarien parte hartzearekin. Dagoeneko Kale Nagusian ikusi ditzakegu eta datozen egunetan herriko beste gune batzuetan ipiniko dira.

Maite Izagirre Alkateak azaldu duenez, eta OSATUZ Bizikidetza barruan azaltzen zen bezala “aurten herriko gabonetako giroa hobetu nahi dugu, kaleko giroa eta merkataritza bultzatzeko asmoz. Horretarako, gabon argiak hobetzen saiatuko gara, pixkanaka-pixkanaka gune gehiagotara iritsiz.”

Argien piztuera, ostiral honetan, hilak 15, arratsaldeko 8etan burutuko da Malkar Plazan, eta eguraldi txarra egiten badu, Berdura Plazara mugituko da ekitaldia.