Maite Izagirre, Villabonako Alkateak, eta Mertxe Garmendia, Kultur zinetziak, pretsaurrekoa eskaini dute gabon hauetarako prestatu den egitaraua azaltzeko.
Izagirreren hitzetan, “Kulturako sailak tokiko kulturaren asoziazionismoa sustatzeaz gain, ekintza berriak bultzatu nahi ditu Euskal erakundeekin eta Donostiako Jazzaldia bezalako maila duten entitateekin kolaboratuz.” eta ondorengoa gehitu du “Udaletxeak, ORIA merkatarien elkartearekin kolaborazio estua mantentzen jarraitzen du. Horregatik, gabon hauetan, elkartearekiko harremana mantendu nahi izan dugu, Amasari garrantzi berezia emanez, publiko guztietarako zuzenduta dagoen kulturako kalitatezko egitarau bat prestatuz. ORIA merkataritza elkartearekin elkarlanean aritu gara garai honetan Amasa-Villabonan zein, Erniobea eskualdean tokiko merkataritzak orain arte zuen erreferentzia berbera izaten jarraitzeko.”
Mertxe Garmendia, kultur zinegotziak, honakoa azaldu du “herritarren parte-hartze soziala eta elkarbizitza sustatzeaz gain, tokiko komertzioen aldeko apustua egitea da Gabonetarako prestatu dugun egitarauaren helburua.”
Prentsaurrekoa amasa-villabonatar guztiei gabon festak zoriontzen bukatu dute.