Gabonak oporren sinonimo dira askorentzat, baina Amasa-Villabonako eragileak bizi-bizi ibiltzen dira egun horietan. Ez alferrik, herritar guztientzat gozagarri izango diren kontzertu, kirol ekitaldi eta emanaldiak eskaintzen baitituzte. Hona elkarlanak aurtengoan utzi duen egitaraua:
-Erniobeako ikasleen azoka berezia (argazkian, azoka osteko dantza ikuskizuna).
-Loatzo musika eskolaren gabonetako kontzertua
–Eresargi abesbatzaren gabonetako kontzertua
-Olentzaro eta Mari Domingire jaitsiera
-Aljibe gaua (Oinkari Dantza Taldearen alde)
-Manifestazio isila
-Erregeen kabalgata