Parke estalia non eta nola herritarren aukeratuko dute

parkean1 txikiParke estaliaren proiektua gauzatzeko bidean da eta bide horrek izango dituen pausuak azaldu dituzte gaur Udaltaldeko ordezkariek: “Parte hartzea izango da proiektu honen oinarria, legealdi osoan lantzen aritu garen bezala”. Herri programan agertu zuten herriko gune bat estaltzeko asmoa eta geroztik herritarrek ere agertu dute “herrian haurrek jolasteko gune estali baten premia” . Euren egitasmoari eta herriaren nahiari erantzunez, martxan jarri dute herriko parke bat estaltzeko proiektua. Herrian azterketa teknikoa egin ostean, hiru gune izango dira estalgai: Malkar plazakoa, Larreako parkea eta Arroakoa.

Lehiaketa publikoa irekiko da, arkitektoek hiru guneak estaltzeko proposamenak aurkeztu ditzaten. Gero, onespen teknikoa duten proiektuak ikusgai jarriko dira eta azkenik, herritarrek gogokoen dutena gauzatuko da. Parte hartzerako unean haurren iritzia ere kontuan hartuko da eta loteslea ez izan arren sarietako bat emateko balioko du. Prozesu osoa horretarako prestatutako webgunean jarraitu ahal izango da.

Une honetan lehiaketarako oinarriak amaitzen ari dira eta urtarrilean argitaratzea espero da. Oraindik data zehatzik ez dagoen arren Azkuek jakinarazi du “bozketa Aste Santuen aurretik” egitea aurreikusten dutela.