Gurasoen arteko topaketak

topaketak

 

Baikara guraso elkarteak Gurasoen arteko topaketak antolatu ditu.


Bi gai aukeratu dira: “Nortasunaren garapena” deritzona, maiatzak 2, 9 eta 16, eskainiko dena, eta “Kultur artean elkar bizi”, maiatzak 23 eta 30ean emango dena, ikastaroentzako aukeraturiko eguna astelehena izan delarik.

Bi taldetan banatuko da: lehenengo taldearentzat euskaraz eskainiko da (14.30 – 16.00) Subijana Etxeko Areto Nagusian, eta bigarren taldearentzat gazteleraz (18.00 – 19.30) Villabonako Udaletxeko Balio Anitzeko Aretoan. 

Izen-ematea ezinbestekoa da apirilaren 11tik 19ra bitartean Udaletxeko Zerbitzu Sozialetan; telefonoa: 943 69 39 25.

Izen-emate ordena kontuan hartuko da. Villabonako jendeak lehentasuna izango du. Izen-emate epea hasi baino lehen ez da eskaerarik onartuko.

Kolaboratzaileak: Fleming ikastetxeko, Zubimusu ikastolako eta Erniobea institutuko guraso elkarteak.