Hitzaldia “ERRAUSKETA hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean”

Erraustegia hitzaldia kartela copiaDatorren asteartean, apirilak 12, arratsaldeko 19:00tan hitzaldia izango da Gurea antzokian: “ERRAUSKETA hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean”

Hizlaria Javier Ansorena Miner izango da, Kimikan Doktorea, bere Curriculumetik aipatzekoa da ACR+ (Association of Cities and Regions for Recycling and sustainable Resource management)eko Zuzendaritza Kontseiluko kide dela, 1997-2012 artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzuburua izan zela eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren Zuzendari Teknikoa, besteak beste.

Javier Ansorenak ez du errausketaz soilik hitz egingo, naiz eta hori izan hitzaldiko titulurako aukeraturiko gaia, baizik eta Europar Hierarkiaren piramideaz arituko da, honek aurreikuspena, berrerabilpena eta birziklapena ditu funtsezko oinarritzat eta balorizazio energetikoa edo errausketa eta eliminazioa edo zabortegian pilatzea, orden horretan, azken aukeratzat jotzen ditu.

Udaletik deialdia zabaltzen diegu Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren nondik norakoak ezagutu nahi dituen pertsona orori hitzaldira etortzeko, datorren asteartean arratsaldeko 19:00tan Gurea Antzokian.