Gureako erakusketa gelako egokitzapen lanak amaitu dira

20260218 ErakusketaGela

Gurea Antzokiko erakusketa gela erabiltzeko prest dago berriro, azken asteetan egindako egokitzapen-lanak amaitu ondoren.

Guztira, Udalak, 12.294 euroko inbertsioa egin du kultur jarduerak garatzeko instalazio hau eraberritzeko eta funtzionalagoa bihurtzeko:

  • Aretoko hormak margotu dira: Sanz Margoak margolariak (4.434 €)
  • Lurzoruan moketa berria ezarri da: Decotec enpresa (7.236 €)
  • Bozgorailu sistema eta pantailarako euskarri berria: INSA3 enpresa (624 €)

Hobekuntza lan hauek bukatuta, Gureako erakusketa gela egungo beharretara egokitutako espazioa da eta erabilgarri dago berriro ere kultur jarduera ezberdinen kokalekua izateko (erakusketak, hitzaldiak, bide emanaldiak, aurkezpenak…).