Hiru herritarrek ardo eta gazta dastaketaz gozatu zuten Udalak antolatutako lehiaketari esker

ardo eta gazta dastaketa

Ardoa eta gazta dastatzen ikasteko saioaz gozatu ahal izan zuten hilaren 13an Aljibean, Udalak joan den otsailaren 6an martxan jarri zuen lehiketako irabazleek: Arantza Urkizuk, Goyo Descalzok eta Iñigo Gorostegik -Etxezarreta Baserria zen erantzun zuzena-. Iñigo Gorostegik ezin izan zuen dastaketa saiora joan, beraz, Udalak hurrengo asmatzaileari eman zion tokia, hots, Josu Zubeldiari.

Getariako Txakolina, Bizkaiko txakolina, Arabako txakolina, Arabako Errioxako ardo beltza eta Idiazabal jatorri deiturako bi gazta dastatu ziren ekitaldian, Mikel Garaizabal enologoaren laguntzarekin.

Ekintza honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Hazi Fundazioaren laguntza izan du. Villabonan azken hilabeteotan egin den bigarren dastaketa-saioa izan da Aljibekoa, eta biak sukaldaritza ikastaroaren barruan egin dira.