Amasako Iturrigoxo Jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua zabalik da

Iturrigoxo-Jatetxea-1611

Amasako Plazan aurkitzen den Iturrigoxo Jatetxeak bere ateak itxi ditu, bere funtzionamendua eramaten zuenak jatetxea utzi baitu. Hori horrela, Amasako Kultur Etxean kokatuta dagoen lokal hori -Villabonako Udalarena dena- berriz ere martxan jartzeko, Udalak esleipen publikoa zabaldu du, jatetxearen ustiaketa eraman nahi dutenentzat. Esleipenerako baldintzak jada eskuragarri daude webguneko iragarki taulan. Villabonako Udalaren helburua da Amasako jatetxe historiko hori bizirik mantentzea, herritarren zerbitzura zabalik mantendu dadin.