Jaietako programaren azala lehiaketa

Azalaren lehiaketa2017

Santio jaietako programaren azalaren lehiaketarako oinarriak. Gogoratu ekainaren 26a izango dela lanak aurkezteko azken eguna.

  • Villabonako Udaleko kultura sailak 2017ko santio jaietako programako azalaren lehiaketa atera du. 
  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. 
  • Lan irabazleak 400 euroko saria izango du. 
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. 
  • Azalaren formatua 21×21 cm izango da eta edozein teknika erabili daiteke. 
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman behar du: “Santio Jaiak – Villabona 2017”.
  • Lanak aurkezteko epea ekainaren 14tik 26ra. 
  • Lanak Villabonako Kultura Sailaren bulegoan aurkeztu daitezke, 9etatik 14etara. Lanarekin batera, sobre txiki bat aurkeztu beharko da eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.