Santioetako kontzertua – Proposamenen bozketa

 MUSIKA VILLABONA

Aurrera goaz Santio jaietako uztailaren 26ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuarekin.

Datozen hiru egunetan, oraintxe bertan hasita, zuek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilidade eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

 

– Amasa-Villabonan erroldatuta egotea

– 2003. urtean edo lehenago jaio izana

 

Bozketa ekainaren 16ko (ostiraleko) gauerdiraino luzatuko da. Hau da, ekainaren 13an, 14an, 15ean eta 16an.

 

Sartu ondorengo linkean (bozkatzeko epea ireki eta gero), zure jaiotze-data eta NAN zenbakia sartu eta hor ikusiko dituzu bozkatzeko arauak:

 

http://villabona.gobernuirekia.eus

 

Zabaldu deialdi hau zure kontaktuen artean!

 

Datorren astean jakinaraziko dizkizuegu bozketaren emaitzak.