Kirola, dantza eta elkartasuna igandean

10411991 773725542677870 2654901551047956966 nIkusmirarako aukera zabala eskaini du igandeak, Santio Jaietan. Goizean goiz hasita diana izan da herriaren bueltan, plater tiraketa Arratzainen eta irristaketa lasterketak herrian zehar jarraian. Berrikuntza gisa, marrazki lehiaketa antolatu du Oria merkatari elkarteak. Eguerdian bertso-pilota saioa izan da Behar Zana elkartearen eskutik, Irazu eta Agirre bertsolariek girotuta. Elkartasunak hartu du Berdura plaza bazkalorduan eta arratsaldean kalejira koloretsu bat egin dute herrian zehar falta direnak oroituz. Giza-probak jendetza bildu du Maiatzaren lehena plazan, lehen aldiz emakumeen artean jokatu den proban. Lau taldek hartu dute parte bertan: Emarri (Astigarraga), Ibarra, Moxtakak (Orio) eta Zeani (Zeanuri). Pisu libreko txapelketa izan da, 550 KGko harriarekin 15 minutuz aritzekoa. Ibarrako taldea izan da garaile. Gauean Oinkari Dantza Eskolaren ikuskizunak bete du Olaederra kiroldegia. Azken urteetan bezala, Poxpolo eta konpainiarekin batera prestatu dute emanaldia eta emaitza bikaina eman zuen haur zein heldu gustura atera baitziren amaieran.