Gazte egunean bete zen trumoiaren beldurra. Ordura arte eguraldiak ez zuen ekintzarik oztopatu baina zaparrada mardulak izan ziren arratsaldean. Goizeko ekintzak aterian pasa ziren, cycling maratoia, toka txapelketa, arroako haur parkea eta patata tortila lehiaketa. Zorionez, gazteen bazkaria Berdura Plazako aterpean zen eta jubilatuen urteroko bazkaria ere Txermingo arkupeetan zen. Horrela, bi ekintzak euritik babestuta geratu ziren. Jubilatuek ez zuten arazorik izan dantzaldirako eta arkupeetan aritu ziren nekatu arte. Gazteek aldiz, kalejira zuten aurreikusia urteroko moduan Orkresta taldearekin. Haima baten laguntzaz egin zuten batetik besterakoa, baina azkenean tabernen eta gaztetxearen barruan geratu zen festa, gehienbat. Giro txarrari aurpegi ona jarri zioten gazteek, 80ko harmarkadari lotutako mozorroekin.