Txaranga eta festa nagusi, koadrilen egunean

IMG-20140731-WA0014Atseden egunaren ostean etorri zen koadrilen eguna, beste behin bazkaltiarren kopurua gaindituz. 1509 lagun zeuden izena emanda Etxeondoko bazkarirako eta goizeko xirimiriak kezka sortu zuen arren, goizeko bileran aho batez onartu zen Etxeondon egitea. Eguraldiak bazkaria errespetatu zuen eta 17:00etan lehertu zen txaranga herrian. Ohiko kalejirak koadrila guztiak josi zituen sokan saltoka, giro bikainean. Aipatzekoa izan zen iaztik hasita Santtio koadrilak festa honetan duen parte hartzea. Santiago egoitzako koadrilak bazkaria egiten du egoitzaren atarian eta gero bat egiten dute gainerako koadrilekin txaranga jaistean. Gauean zezen suzkoa eta dantzaldia izan zen Tximeleta taldearen eskutik.