Kiroldegiko gimnasio berriak harrera ona izan du, baina badu zer hobetua

kirolEspero bezala, kurtso hasieran estreinatu zen Olaederra Kiroldegiko gimnasio berria (lehen taberna izandakoaren lekuan). Makina eta luzaketa gelak beheko pisura jaitsi dira, eta ondorioz ariketak piszinara begira egin daitezke orain. Arduradunek adierazi dute erabiltzaileengandik hainbat ekarpen jaso dituztela, eta oraindik hobetzeko gauzak badituen arren piskanaka joango dela egokitzen. Esaterako, espazio falta adierazi zuten erabitlzaileek, eta zati gehigarri bat erantsi zaio.