
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzen da urriaren 15ean. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ekitaldi berezi bat antolatu du urriaren 14rako. Horrela, emakume hauen jardunari merezitako aitortza egin nahi zaio.
Goizeko 09:30ean irekiko dira Gurea antzokiko ateak, eta 10:00etan ordezkari instituzionalek ekitaldiari hasiera emango diote. Jarraian bi hitzaldi eskainiko dira; batetik, Landaola federazioak Landa Emakumeak izeneko hitzaldia, eta bestetik, Bogan Kooperatiba taldeak Teknoadinekoak izenekoa.
Etenaldi labur baten ondoren, 12:15etik 13:00era landa eremuan ematen den bizikidetzaren inguruko mahai-inguruan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Eta ekitaldiari amaiera emateko, 13:15etan Luntxa eskainiko da, sormen lanen erakusketarekin batera.
Amasa-Villabonara kotxez gerturatzeko asmoa dutenentzat doako bi parking gune zehazten dira jarraian:
1- Aparkalekua: PARKING 1 BTT
2- Aparkalekua: Txermin Kalea, 905, 20150, Gipuzkoa
Ekitaldiaz gozatzea espero dugu!