Maiatza Borrokan ekimena abiatuko du Tolosaldea Sahararekin elkarteak

20240509 MaiatzaBorrokan

Amasa-Villabonan elkarretaratzea egingo da, maiatzaren 20an, 19:00etan, Erreboteko plazan.

Sahararrek pairatzen duten okupazioaren errealitate gordina gizarteratzeko eta saharar herriaren askapen-borrokari elkartasuna adierazteko ekintza ugari antolatu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Horrela, Maiatza Borrokan lelopean, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak eta Berazubin bueltaka egitasmoa antolatu dituzte Tolosaldea osoan barrena.

Maiatzean zehar izango diren ekintzak:

Maiatzak 10, Tolosako Bidaiariaren txokoan, 18:30ean

  • Ali Salemen liburuaren aurkezpena.

Maiatzak 13-17. Anoetako liburutegian.

  • «Sahara, lurralde okupatuak» erakusketa. Ikusgai liburutegiaren ordutegian.

Maiatzak 15. Alegiako udaletxeko ganbaran, 18:00etan.

  • Tateh Lehbiben hitzaldia.

Maiatzak 18. Ikaztegietan egun osoko egitaraua.

  • Liburu aurkezpenak, bazkaria eta zuzeneko musika.

Maiatzak 20. Tolosako Elosegi parkean, 17:00etan.

  • Pirritx, Porrotx eta Marimototsen pagoa landatzea.

Maiatzak 20. Amasa-Villabonako Erreboteko plazan, 19:00etan.

  • Elkarretaratzea.

Maiatzak 26. Tolosako Berazubi estadioan, 9:30etik 13:30era.

  • Bueltaka jarduera solidarioa.

Amasa-Villabonako Udalak saharar herriaren askatasunaren aldeko jarduera hauetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta bereziki bat egiten du maiatzaren 20an Erreboteko plazan egingo den elkartasun elkarretaratzearekin.