1200 lagun inguru atera ziren mendira martxoaren 24an Aizkardik antolatutako 45. mendi ibilaldira. Egun polita izan zuten ibiltzeko, euriak arratsalderarte itxaron baitzuen erasateko. Antolatzaileak ere pozik agertu ziren lanaren emaitzarekin, eta herrian festa giroa izan zen goiz-goizetik hasita. Izan ere, lehen irteera goizeko 6:30ean eman zen, 500 lagun ingururentzat. Ibilaldi motza ere 700 pertsonak egin zuten.
Edonork du, egun honetako argazkiak ikusteko aukera Aizkardiren webgunean. Bestalde, antolatzaileen esperientzia lehen pertsonan kontatzen duten bideoa egin du Egoitz Bengoetxea Aizkardiko kideak.