Udaleko ordezkariek bat egin zuten, haur sahararrak etxean hartzeko familiei eginiko deialdiarekin. Izan ere, plaza batzuk betetzeko daude oraindik, eta helburua eskualdean har daitezkeen haurrentzat udarako tokia lortzea da.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak, hamalaugarrenez antolatu du Oporrak Bakean egitasmoa. Ekimen honen helburua, saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta hazi diren 7 eta 12 urte bitarteko haurrak bi hilabetez Tolosaldera etortzea da. Udal ordezkariek azaldu duten moduan: “desertuan, udan 60 gradu inguru egiten ditu, eta Tolosaldean egiten duten egonaldiaren ostean indarrak hartzen dituzte, eta bitamina nahikoa hartu, negu hotzari aurre egiteko”.
Urtero, ekainaren amaieratik irailera arte etortzen dira, eta Tolosaldeko etxeetan banatzen dira. Aurten ordea, oraindik familiak behar dira eta Udal ordezkariek jendea parte hartzera animatu dituzte: “lotarako toki bat soilik eman behar da, eta trukean asko jasotzen da”.
Ekimen honekin parte hartzeko, eskualdeko udaletako gizarte zerbitzuekin hamerremanetan jartzea aski da, haiekin koordinatzeko.