
Villabonako Udalak, Tolosaldea Garatzen-ek, Mundu bat Tolosaldean taldeak, eta SOS arrazakeria elkarteak zurrumurruen aurkako egitaraua antolatu dute, Foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Hitzaldi hauek apirilaren 24an, apirilaren 30ean, maiatzaren 10ean eta maiatzaren 15ean ospatuko dira, Mintzolan, arratsaldeko 18:00etan. Izena emateko 943654501 telefonora deitu edo inmigrazioa@tolosaldea.net helbidera idatzi beharko da.
Eskualdean egindako galdeketa batek azaleratu ditu gizartean zenbat aurreiritzi dauden oraindik ere, eta zurrumurru horien hedatzea saihesteko asmoz egingo dira hitzaldiak. Izan ere, galdeketa horren arabera: “Etorkinak gizarte laguntzei esker bizi dira”, “Etorkinek ez dute integratu nahi” eta “Etorkinek lana kentzen digute” moduko kezkak ditugu, eta etorkinekiko dugun jarrera baldintza dezakete.
Hau da zurrumurruak geratzeko asmoa gidatuko duen egitaraua:
1.saioa, apirilak 24, asteazkena: Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi (Begirune).
-Zer da kultura. Nola egituratzen dira kulturak eta identitate kulturalak.
-Identitatea eta aniztasunaren eraikuntza Mendebaldean. Nola sortzen dugu eta nola eraikitzen dugu bestearen eta gu-aren irudia.
-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurru kontzeptuen definizioa. Haien eginkizuna aniztasunari buruzko ideologiak eraikitzerakoan.
-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko espazio eta hedabideen analisi laburra.
- 2.saioa, apirilak 30, asteartea: Zurrumurruen aurkako erantzunak. Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria).
-Tolosaldean ditugu zurrumurru hedatuenen azterketa.
-Bigarren atal batean, zurrumurruak, eta joera hori duten diskurtso politikoak nola erabiltzen ari diren oraingo testuinguruan, politikoki analizatuko dira. Bereziki aztertuko dira Europan hazten ari diren eskuin muturreko korronteak.
- 3.saioa, maiatzak 10, ostirala.
Lehen zatia: Nola funtzionatzen duten zurrumurruek, nola eragiten digun zurrumurruen birusak. Rafa Crespo Ubero (Xarxa Antirumors, Barcelona).
-Nolako erlazioa duten estereotipoek, aurreiritziek eta zurrumurruek desberdintasun sozioekonomikoekin. Dimentsio politikoa.
-Estereotipoak eta topikoak: eragileak, espazioak, sortze eta hedatze-bideak.
-Nola eragiten dioten jende guztiari, eta nola inplikatzen gaituzten guztiok.
-Kulturarteko komunikazioa eta gaitasuna, aniztasunean elkarrekin bizitzeko ezinbesteko tresna.
Bigarren zatia: Ekintzarako lanabesak.
-Nola erantzun eta nola geldiarazi zurrummurruen kutsadura Eskubide eta Betebehar Unibertsalen esparruan.
-Estereotipoak, topikoak eta zurrumurruak kudeatzeko esperientzien aurkezpena eta analisia. Adibide praktiko batzuk.
-Sarean lan egiten, erantzuteko eta ekintzarako plataforma.
-Nola hedatu modu positiboan datuak biztanleria osoari.
-Topikoak eta zurrumurruak kudeatzerakoan jendarteko eta pertsonen arteko komunikazioari buruzko orientabideak.
- 4.saioa, maiatzak 15, asteazkena: Zer egin dezakegu Tolosaldean zurrumurruei aurre egiteko?