Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Garobel mendi-lerrora irteera, Aizkardi Mendizale Elkartearekin

Hilaren 23an, igandean, Bizkaia aldean ibiliko dira Aizkardi Mendizale Elkarteko kideak. Garobel mendi-lerroko Txarlazo eta Tologorri mendiak igoko dituzte, eta irteeran parte hartu nahi dutenek ostegunera arte daukate izena emateko aukera. Olaederra kiroldegian elkartuko [...] Irakurri

Loatzoko XXIX. igoera-jaitsiera izango da apirilaren 23an

Martina Kultur Elkarteak eta Amasako Uxo-Toki elkarteak elkarlanean, Loatzoko igoera-jaitsieraren XXIX. edizioa antolatu dute iganderako, apirilaren 23rako. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua Amasako plazan, eta hortik Loatzoko puntara igo eta jaitsi beharko dute korrikalariek. [...] Irakurri

Irabazi Parisera edo Madrilera bidaiak, herriko komertzioan kontsumituta

Herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin, kanpaina bikoitza abiarazi du aurten ere Oria Merkatari elkarteak. Batetik, Bonjour Paris izeneko kanpaina antolatu du elkarteak. Horrela, apirilaren 18tik ekainaren 4ra Villabona-Zizurkilgo dendetan egindako erosketa bakoitzarekin Pariserako bidaia baten [...] Irakurri

Uraren kontsumoa %9a jaitsi zen 2022an Amasa-Villabonan

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Gipuzkoako Urak) 2022. urteari dagozkion herriz-herrikako datuak argitaratu ditu eta Amasa-Villabonaren kasuan uraren kontsumoan jaitsiera nabarmenak izan dira. Datuen azterketa2022. urtean guztira 280.226 metro kubiko (m3) ur kontsumitu ziren Amasa-Villabonan, eta [...] Irakurri

Pinudia moztu, eta 5.150 haritz landatu dira Mendabietako mendi eremuan

Lehen pinuz beteta zegoen sailean matarrasa egin, eta bertako basoa berreskuratzeko, 5.150 zuhaitz inguru landatu dira Mendabieta inguruan (Lasturko atsedenlekuaren gaikaldean). Besteak beste, biodibertsitatea babesteko eta klima aldaketari aurre egiteko egin da bertako haritzaren landaketa. [...] Irakurri