Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Euskaran ados! mahai irekiaren bilera irailaren 26an

Amasa-Villabonan euskara sustatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko eratutako Euskaran ados! mahai ireki eta parte hartzaileak ikasturte berriko lehen bilkura egingo du datorren irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan. Bileran aztertuko diren [...] Irakurri

Lehen aldiz, profesionalen esku pilota jaialdia Villabonan

Behar Zana elkartearen 75. urteurrenaren harira, pilotari profesionalen esku pilota jaialdia izango dugu Villabonako udal pilotalekuan. Urriaren 7an izango da, 22:00etatik aurrera. Behar Zana elkarteak 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta jarraitzen du eta urteurren garrantzitsu honi [...] Irakurri

2022-2023 ikasturteko kultur ikastaroak aurkeztu ditu Udalak

2022-2023 ikasturte berri honetan ere, Udalak, aisialdiaz modu aktiboan gozatzeko baliabideak eskaini nahi dizkie amasa-billabonatarrei. Horregatik, adin tarte guztietako herritarrentzat sormena, ongizatea eta garapen pertsonala sustatzera bideratutako kultur ikastaroen aukera zabala antolatu du Kultura [...] Irakurri

Mintzalagun egitasmoan izen-ematea ireki da

Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen emate kanpaina aurkeztu da gaur Tolosan. Bertan izan dira egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak zein hitza hartu duten, Galtzaundi Euskara Taldeko Idoia Lahidalga eta Xabier Balerdi Tolosako zinegotzia. Balerdik aipatu duen bezala, [...] Irakurri

Asteazkenean hasiko da kontsumo bonoen kanpaina berria

Amasa-Villabonako Udalak lanean jarraitzen du, elkarlanaren bidez herriko merkataritza sustatzeko. Horregatik, Oria Merkatari elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonoen IV. kanpaina jarriko du abian asteazkenean honetan, hilaren 14an. Kanpaina berri hau abenduaren 3ra arte luzatuko da. [...] Irakurri

Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Irailaren 23ra arte egin daitezke eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Amasa-Villabonako Udalak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaera udaletxeko beheko solairuan dagoen [...] Irakurri

Enrique Abril errebote txapelketako partidak Villabonan

Euskal Herriko 9 klubek eman dute izena Enrique Abril Errebote txapelketaren 59. edizio honetan, tamalez Villabonako Behar Zana elkarteak ez du parte hartuko baina Villabonako Erreboteko plazan bi partida ikusgarriz gozatzeko aukera izango dugu: [...] Irakurri

Ireki da euskara ikastaroetan izena emateko epea

2022-2023 ikasturteko Tolosaldeko euskara ikastaroen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur goizean, Alegian. AEK eta Aitzol euskaltegietako kideekin batera, Xabat Laborde, Euskara zinegotzia eta Maite Arregi, udaleko Euskara teknikariak aurkezpenean parte hartu dute. Horietaz gain, [...] Irakurri