Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Kontsumo-bonoen kanpaina berria irailaren 14tik aurrera

Uztailaren 20tik abuztuaren 1era kanpaina berri honetara atxikitu nahi diren establezimenduek izena eman beharko dute Udalaren webgunean. Amasa-Villabonako Udalak, Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonoen IV. kanpaina jarriko du abian irailaren 14tik abenduaren 3ra. [...] Irakurri

Udaltzaingoak 24 orduko zerbitzua emango du Santio jaietan

Amasa-Villabonako Udalak, Santio jaietan Udaltzaingoaren zerbitzua indartzea erabaki du eta horretarako bi udaltzain berri kontratatu ditu egun berezi horietarako. Horrela, uztaileran 23tik 31ra (uztailaren 28ko atseden egunean ezik) guztira lau udaltzain egongo dira gauez [...] Irakurri

Aurkeztu da 2022ko Santio jaien egitaraua

Gaur arratsaldean Erreboteko plazan aurkeztu da aurtengo Santio jaien egitaraua. Beatriz Unzue alkateak eta Joxean Kubero kultur teknikaria arduratu dira egitarauaren aurkezpena egiteaz eta Garazi Bengoetxea kultura zinegotzia ere bertan izan da. Hauekin batera, [...] Irakurri

Euskararen erabilerak gora egin du Amasa-Villabonako kaleetan

Gure kaleetako elkarrizketen %51,5a euskaraz egiten dira. Azken bost urteetan sei puntu egin du gora euskararen kale erabilerak. Bost urtean behin Udalaren aginduz, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egiten du Soziolinguistika Klusterrak. Ikerketa honek herriko kaleetan [...] Irakurri

Hileta eta omenaldi zibilak egiteko Ordenantza onartu du udalbatzak

Hileta ospakizun zibilak herrian egitea baimentzen duen araudia eta ekitaldi hauek hartuko dituzten espazio-publikoak izendatu dira udal ordenantzan berri honetan. Amasa-Villabona herri anitza da; aniztasun ideologiko, erlijioso eta kultural handia duena, eta ekitaldi sozialei [...] Irakurri