Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

XXVIII.Loatzoko igoera-jatsiera lasterketa, apirilaren 24an

Loatzoko igoera-jatsiera lasterketa izango da apirilaren 24an, Amasan. Lasterketa herrikoiak XXVIII. edizioa beteko du aurten eta urteroko legez, aurten ere, lasterketa antolatzen dabiltza, Amasako Martina elkarteko eta Uxo-Toki elkarteko kideak. Irteera 10:30ean egingo da [...] Irakurri

Euskara ikasleentzako dirulaguntzak banatuko ditu udalak

Uztailaren 8ra arte aurkeztu daitezke eskaerak Züretzat Herritarrentzat Arreta Zerbitzuan. Amasa-Villabonako Udaleko Euskara sailak euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten aritu diren herritarrentzat, diru laguntza eskaera aurkezteko epea ireki du. Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera [...] Irakurri

Larre irekiera festa apirilaren 23an izango da, Komizar parkean

Herriko larre publikoetan ganadua libre uzteko eguna izango da apirilaren 23a, larunbata. Urteko festa egun honetarako, Udaleko Ingurumen sailak eta Amasamendiko abeltzainen elkarteak goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Komizar parkean. Ordu horretan larretze garaiari [...] Irakurri

Maiatzaren 14an izango da Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran

Seguran izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 14an. Lau urteren ondoren, Euskara aiden! lelopean egingo da udalerri euskaldunen lana ospatzeko topaketa. Segurako Udala, herriko eragileak eta UEMA buru-belarri ari dira egunaren nondik norakoak [...] Irakurri

Lankidetza hitzarmen berezia, Behar Zana eta Udalaren artean

Pasa den urtean 75 urte bete zituen Behar Zana Pelota Elkarteak. COVID-19ak eragindako pandemiak, ordea, ez zuen urteurrena behar bezala ospatzen utzi. Horregatik, aurtengorako, ekintza eta jaialdi desberdinak antolatu ditu herriko pilota elkarteak. Gauzak [...] Irakurri

Bertsolaritza tailerrak udaberrian

Zizurkilen eta Ikaztegietan izango dira aurten tailerrak: Bertsolaritzaren etxeko transmisioari begirakoa, bata. Bestea, berriz, bat-bateko trebakuntzari zuzendua. Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak bi tailer eskainiko ditu maiatzean, eskualdean. Maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean izango [...] Irakurri