Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Naturgune berria Arratzaingo eskoletan

Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI kokatzen diren Arratzaingo eskola eremuan txoko berri bat sortu da ikasleen erabilerarako. Patioko frontoiaren atzealdean, naturgune eder bat eraiki da, lehen inolako aprobetxamendurik ematen ez zitzaion eremu batean. [...] Irakurri

Olaederra Kiroldegira sartzeko ez da Covid ziurtagiria beharko

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko jaurlaritzak Iñigo Urkullu lehendakariaren abenduaren 14ko dekretua luzatzeko egindako eskaera atzera bota ondoren, Covid ziurtagiriak derrigorrezkoa izateari utzi zion atzo EAEn abendu erdialdetik eskatu diren hainbat espazio eta eraikinetara [...] Irakurri

Otsailaren 3an, Korrika batzordearen lehen saioa

Hitzekin ekin lemapean, martxoaren 31n Amurriotik abiatuko da Korrikaren XXII. edizioa, eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Amasa-Villabonatik apirilaren 8an igaroko da Euskararen aldeko ekimen erraldoia. Beraz, egun handi honen prestaketa lanekin hasteko, Amasa-Villabonako [...] Irakurri

Saharar errefuxiatu kanpamentuetarako janari bilketa kanpaina

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Saharar errefuxiatu kanpamenduetara eramateko janari bilketa kanpaina berri bat antolatu du aste honetan eta elkarteko boluntarioak larunbat goizean Villabonako supermerkatuen (Eroski eta BM) kanpoaldean egongo dira produktuak biltzen. Udalak bat egin [...] Irakurri

Hasi dira Otsabiko parkea birgaitzeko lanak

Pasa den astean hasi ziren Otsabiko parkea birgaitu eta biziberritzeko lanak. Oraingoz lehen fase batean parkearen gainkaldean zeuden legez-kanpoko txabolak bota dira eta inguruan desbrozeak egin dira. Modu horretan, parean dagoen paretaren gainean espazio [...] Irakurri

Udalaren Adierazpena larunbat gaueko gertakarien aurrean

Amasa-Villabonako udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek, EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EE-k Erakunde Adierazpen bat adostu eta argitaratu dute, pasa den larunbat gauen Villabonako erdigunean izandako istiluak eta edukiontzien erreketak salatzeko. Honakoa da Erakunde Adierazpenaren [...] Irakurri