Iritziak jasotzeko epea datorren azaroaren 25ean amaitzen da
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosaldea Garatzen eta udalen laguntzarekin, eskualdeko garraio publikoaren proposamen berria diseinatu berri du.
Garraio publiko zerbitzu hori eskualdeko hainbat udalerritan finkatzea aurreikusten da, tartean Amasa-Villabona. Horregatik, Udalak, guztion artean kalitatezko garraio publiko zerbitzu bat diseinatze aldera, herritarren eskura jarri ditu ibilbide guztien mapak, ordutegiak, eta ekarpenak egiteko orriak. Orri horiek webgune honetan daude eskuragarri (ikus behean).
Proposamena paperean jaso nahi duten herritarrek udaletxeko Ingurumen sailera jo behar dute. Euren ideiak eta alegazioak aurkeztu ditzakete bertan (jendaurrego ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era). Iritziak eta ekarpenak jasotzeko epea datorren azaroaren 25ean amaituko da.
Jasotako ekarpen guztien balorazioa egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenari ekarpen bateratu bat helaraziko zaio eskualdetik. Beren iritziekin Tolosaldeko Garraio Publikoa hobetzen laguntzen dutenen artean honako sariak zozketatuko dira: LURRALDEBUSeko 5 txartel (15 euroko kargarekin) eta Tolosaldeko merkataritza elkarteen dendetan gastatzeko 50 euroko 3 bono.
Irakurri Tolosaldeko Garraio Publikoaren proposamena!
Eman zure iritzia!
Ibilbideen informazio zabalagoa, hemen