Parte hartzeak tresna ofiziala du

aho bat webHerriko eragile soizial, kultural eta politiko guztiak, alderdi politiko guztiak eta nahi zuen oro parte izan duen prozesuak eman du fruitua: Parte hartzea arautzeko ordenantza. Uztailaren 2ko ohiko bilkuran aho batez onartu da, herriko aho anitzek landutako araudia. Eragileekin urtarrilean hasitako lanketatik, uztailera arte luzatu den proiektuak talde-lanerako bilerak bildu ditu, eztabaida aberasgarriak sortu ditu eta batik-bat elkarlana sustatu du. Ekarpenetarako epea amaiturik, jasotako ideiak ordenantzan bildu eta azkenik, bilkuran onartu da. Orain ere ekarpenetarako epe ofiziala irekiko da, baina ordenantza honetan euren alea jarri duten guztiei “eskerrak emateko unea” dela azpimarratu zuen Azkue alkateak. 

Bilkurako akta

Onartu den ordenantza euskaraz eta gazteleraz