Santiago Egoitzako langileak, euskaraz lan egiteko prest

nelSantiago Egoitzako langileek euren zerbitzua euskaraz eskaintzeko prestatzen ari dira, NEL programari esker (Ni ere Euskaraz Lanean). Langileen ekimenez sortu zen eguneroko lan ohituretarako euskara lantzeko ideia, baina Banaizbagara taldeari  eta EMUNi esker atera da aurrera. Programa honen helburua egunerokotasunean erabiltzen duten hizkuntza euskaraz lantzea da, pixkanaka ohiturak aldatu eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko. 

Udalak ergitu duenez, Villabonako Santiago Zahar Egoitza herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa da. Zerbitzu horren kudeaketaz enpresa bat arduratzen da, eta bertako langileak, zerbitzua kudeatzen duen enpresak zuzenean kontratatzen ditu.
2013an Santiago Egoitzako arduraduna Udalera inguratu zen euskara ikasteko edo hobetzeko aukeraz galdetuz. Udalak, ikusita Zahar egoitza kudeatzen duen enpresak ere bere interesa agertu zuela gaiari heltzeko, Banaizbagara taldea eta EMUNen bidez NEL egitasmoa eskaini zien Zahar Egoitzako langileei. Egitasmo honen barruan, guztira 6 pertsona ibili ziren euskara ikasten edo zekitena hobetzen, 28 orduz, 14 saioetan banatuta.
NEL (Ni ere Euskaraz lanean) egitasmoa berehalako erabileran eta komunikazio egoera jakin batzuetara bideratuta dago. Parte-hartzaileek beren eguneroko lanean erabiltzeko hizkuntza funtzionala ikasi eta praktikatzen dute, beren lanbidean hizkuntzak duen funtzioa kontuan hartuz.
Santiago Egoitzako NEL talde honetan landu zen helburu orokorra, helduen zaintzan lan egiten dutenek helduekin gutxieneko komunikaziorako gaitasuna lortzea izan zen, zainduen oinarrizko beharrak asetzeko.
Helburu zehatzak bestalde, hizkuntza jarrerak lantzea izan zen: euskarak lanerako duen balioaz jabearaztea, helduekin harreman afektiboan euskarak duen garrantziaz ohartaraztea, hizkuntzarekin lotutako egoera deserosoetatik ateratzeko baliabideak ematea, helduen beharrei erantzuteko euskaraz erabiltzen diren ohiko esaldi, esamolde eta hiztegia ikasi eta praktikan jartzea eta eguneroko lanean bizi dituzten egoerak irudikatuz eta antzeztuz, zekitena eta ikasi zutena praktikan jartzea.
Jarduerak oso harrera ona izan zuen langileen aldetik (motibazio altua erakutsi zuten) eta euskaraz hitz egiteko konfiantza eta ziurtasuna sendotzeko balio izan zien.
Hori kontuan hartuta, NEL egitasmoari jarraipena ematea planteatu zen zahar egoitzako langileekin, hizkuntza erabilera handiagoa lortze aldera. Hau da, aurreko

urtean landutakoa finkatu, eta eguneroko jardunean euskara erabiltzea litzateke asmoa, langileen artean eta egoiliarrekin euskaraz eroso eta natural aritu ahal izateko. Horretarako, langileen hizkuntza portaera eta ohiturak pixkanaka aldatzeko baliabideak eman nahi izan zaizkie. Horien artean, lankideen artean zein egoiliarrekin euskara modu naturalean erabiltzeko estrategiak, eta lanean euskararen erabilera indartzeko eta lotsa kentzeko trebakuntza saioak, beren eguneroko eginkizunetan euskara modu erosoan erabili ahal izateko.
Martxan jarri den beste ekimena mintzalaguna taldea osatzearena izan da. Hau da, astean behin, langile euskaldunak eta ez euskaldunak elkartu eta ordubetez euskaraz aritzen dira. Eta horrekin lotuta, ekimen berezi bat: mintzalagunak detektatu eta formatu – RECEPTIVE LEADER egitasmoa.
Egitasmo hau Donostiako Nazaret Zentroko formatzaile batzuen eskutik burutzen ari da, eta zehazki, Suediako Stockholmeko Gerontology Centren burutu zuten TDAR programa aintzat hartuta. Programa horren bitartez, mintzalagun egokiak – Reflective Discussion Leader – detektatu eta formatu egiten dira. Bereziki hizkuntzak ikasten dutenei laguntzeko eta komunikazio prozesuak gidatzeko balio izango du formazio horrek. Ondoren Nazaret zentroko formatzaileek memoria bat osatuko dute eta hori baliagarria izango da Santiago Egoitzan burutzen ari den lehengo proba hori gure inguruan ezagutarazteko, eta aukeran beste leku batzuetan ere erabiltzeko. Aldi berean, Suediako jatorrizko esperientziarekin konparaketa egiteko ere aukera emango du.
Horrela ba, dagoeneko hasita daude Santiago Egoitzako langileak astean behin biltzen eta beren artean ordubetez lan arloko gaiez euskaraz hitz eginez, jasotako mintzalagun formazioaren eredua jarraituz.
Bukatzeko esan, azken helburua taldea autonomoki funtzionatzea izango dela, astero biltzeko ohitura bilakatuz laneko gaiez euskaraz aritzeko.

Nazaretek eta Banaiz Bagarak gehituta:
AIPATU “BEHARREKOAK”
TDAR PROIEKTUA Berrikuntza transferentziarko proiektua da eta Europako LifeLong Learning Programaren dirulaguntza jasotzen du. Proiektu hau orain garatzen ari da <(2013ko urrian hasi eta 2015eko urrian bukatuko da). Suediako Stockholm Gerontology Research Centre da liderra eta Alemania, Belgika Erresuma Batuko eta euskadiko partaideak daude.
NAZARETEK KUTXAZABALekin batera egiten ari da proiektua.
Emun.ek proiektuaren materialen diseinuan eta egokitzapenean lagundu du.
2 pilotaje garatuko dira metodologia kontrastatzeko.
1 jada Santiago Egoitzan egiten ari dena Banaiz Bagararekin elkarlanean diseinatuta eta praktikan jarrita
2 Bidania-Goiatzen garatuko da Emunekin elkarlanean
Metologiaren berrikuntza

Zer dauka metodologia honek?
Ikastaroa eta mintzalagunaren formakuntzak eduki beharreko edukiak prestatzeko aurretik komunikazio behaketa bat egin da, laneko komunikazioak aztertzeko eta ondorioak aztertuta mota ezberdinetako ariketak landu dia (lan egoeratan sortzen diren elkarrizketak landu etab…)
Abiapuntua beti errealitatea hartuta beti, helburu lorgarriak planteatzen dira eta elkarrekin hausnarketa kolektiboa egiten da helburuak lortu diren ala ez aztertzeko.
Kontutan hartu behar da gurean bi hizkuntza erabiltzen direla eta egoera horretan nola joka daitekeen lantzen dugu.
Talde dinamikak eta role-play-ak erabiltzen ditugu eta etorkizunari begira mintzalagun tailerrera zaintzan parte hartzen duten beste partaide batzuk ere (sukaldari, psikologo, apaiz, mantenimendu langileak etab…)partehartzera gonbidatu nahi ditugu eguneroko lantokiko arlo ezberdinak guztiekin partekatzeko. Saio hauetan euskara praktikatzeaz gain, langileek lantoki berdineko beste arloetako ezagupena lortuko dute, eta honen bidez lantokia osotasunean ezagutzeko aukera izango dute. Honek hizkuntzaren hobekuntza bakarrik ez baina lantokiko beste arloetarako hobekuntzarako bide izan daitekeelarik. Ikerketak argi utzi du lantokiak leku aproposak direla heziketa eta ikasketarako eta hizkuntza heziketa bebesturiko espazioetan ematen denean hizkuntza garapen aberatsago bat sustatzen da erakundeetan.
Mintza lagunei lankideen hizkuntza garpenena sustatzeko formakuntza ematerakoan helburu oso interesgarria lortzen da, hau da, euskara ikasten ari direnentzat euskara ikastaroa bukatzen bada, hala ere hauek bere hizkuntza garapenarekin aurrera egin dezakete, lanean praktikatuz eta mintzalagunaren laguntza jasoz beharrezkoa denean. Halaber, mintzalaguna lankideen hizkuntza garapenerako gako bihurtzen da.

Metodologia honekin trebakuntza guztien gauza da. Erakundeetako arduradunak, prestakuntza hornitzaileak, eta langileek parte hartzen dute metodologia honetan, eta irakaskuntza lantoki bakoitzari eta langile bakoitzari egokitzen zaio. Eta gako diren perstsonei, hausnarketarako liderrak eta mintzalagunak izateko formakuntza berezia ematean, ikastaroa bukatutan hizkuntza eta konpetenzia profesionalen garapenak aurrera egiten jarrai dezake, lantokia ikasten duen lekua bihurtuz.