
Amasa-villabonako liburutegiko erabiltzaileek liburuak itzultzeko sistema berritzaile bat topatuko dute hemendik aurrera liburutegiko ate ondoan.
Eguneko 24 orduetan zehar liburuaren edo liburuen itzulketa maileguak ezartzen duen epe barruan egiteko aukera izango dute hemendik aurrera amasa-villabonatarrek.
Aipaturiko liburuak kaxa barruan gordeta geratzen dira eta liburutegiko arduradunek egunero jasotzen dituzte.