Villabonako Hellbona Heavy Metal jaialdiaren bosgarren edizioa, urriaren 11n

20250522 Hellbona aurkezpena

Urriaren 11n Hellbona jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da Villabonan Heavy Metal zaleen gozamenerako. Aurten, zortzi taldek hartuko dute parte bi eszenatokitan banatuta: Berdura plazan Bourbon Kings, Itinerum, Izan Bai eta Obego arituko dira, eta Aljibean, aldiz, Knives, Ztah, Mutilated Judge eta Shallow Waters igoko dira oholtzara.

Egitasmoaren oinarrietako bat euskararen aldeko apustua egitea denez, inguruko talde txiki eta euskaldunekin osatu dute edizio honetako kartela. Sarrera doakoa izango da, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte ekitaldiaz gozatzera.

Hellbona iragartzeko kontzertu berezia Aljibean
Hellbona jaialdiaren eguna heldu aurretik giroa berotzen joateko asmoz, Hellbona eta Sahrijai elkarteek elkarlanean, kontzertu berezi bat antolatu dute Aljibean larunbatean, maiatzaren 24an. Horrela, gaueko 22:00etatik aurrera, Soa, Alerta eta Illusion taldeen kontzertuekin gozatzen aukera izango dugu Villabonan. Sarrerak eskuragarri daude jada Sahrijai Kultur Elkartearen webgunean, 10 euroan, eta egunean bertan erosiz gero, 12 euroan.

Hellbona jaialdia duela urte batzuk sortu zen, kontzertuak antolatzen hasi zen lagun talde baten ekimenez. Denborarekin, ordea, Hellbona elkartea osatzea erabaki dute. Elkarteko kideek azaldu dute konpromisoa handitu dutela, eta hamabost egunean behin bilerak egiten dituztela proiektua indartzeko.