Autoentzat guztiz itxita egongo da 9:00etatik 21:00etara, Jai Alai Blues filmaren sekuentzia bat grabatzeko.
Larunbat honetan, azaroaren 10ean, Amasa-Villabonako kale nagusia autoentzat guztiz itxiko da lau orduz (9:00etatik 21:00etara), Jai Alai Blues filmaren sekuentzia bat grabatuko baita.
Grabaketa hau oso garrantzitsua da Amasa-Villabonako herriarentzat, izan ere, Berde Produkzioak ekoiztutako filmak Angelito Ugarte villabonatarra du protagonistetako bat. Pertsonaia unibertsala dugu Ugarte, gure herriko pilotaren historian pisu handikoa.
Villabonako Udalak aldez aurretik barkamena eskatu nahi die herritar, ostalari eta merkatari guztiei, kalearen itxierak sor ditzakeen eragozpenengatik.