Santio jaien erakusketarako material bila

Erakusketa kartela

Santio jaiak gerturatzen doaz, eta ekimen berria jarri du martxan kultura sailak: garai bateko Santio jaien erakusketa egingo da ekainaren bigarren hamabostaldian.

Erakusketa horretarako herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da, etxean duten materiala erakusgai jarriz. Deialdia zabaldu da, eta bereziki 1967 aurreko programak, 1980 aurreko argaziak, eta bestelako edozein material (jantziak, zapiak…) eskatzen dira.

Helburua, egun ezagutzen ditugun jaiak lehen nola ospatzen ziren ezagutzea da. Udalak eskuratu duen materiala mugatua denez, herritarrekin elkarlanean osatuko da erakusketa.