Herri musikako tresna tradizionalak izango dira erakusgai apirilaren 16tik 27ra bitarte. Erakusketa didaktiko hau gorpuzten duten instrumentuak honako taldeetan sailka daitezke: kordofonoak, aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak eta hots-jostailuak.
16an Juan Mari Beltranen hirukoteak (Juan Mari Beltran bera, ANder Barrenetxea eta Andoitz Antzizar) eskainitako emanaldiarekin ireki zen erakusketa, eta ikusgai izango diren instrumentuetako asko zuzenean jo zituzten hiru musikariek.
Hauxe izango da erakusketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doakoa izango da, Villabonako Udaleko Kultura Sailak antolatuta.