Birziklapena eta errausketa kontrajarriko ditu Petxarromanek

Gonbidapena Petxarroman

Tolosaldeko Mankomunitatean antolatuta, Iñaki Petxarroman Berriako kazetaria Subijana etxean izango da maiatzaren 8an 19:30ean. Duela gutxi argitaratu zuen ‘Su haietatik ke hauek’ liburuaren haritik, errausketa eta birziklapena alderatuko ditu Petxarromanek, bakoitzaren aurrekari eta ondorioetan sakonduz. Izan ere, kazetari lanean erabilitako informazioei esker, erraustegiaren atzean dauden interes eta asmoen ikuspegi bat emango du.