Hitza jolas bihurtuko dute aurtengo ahoa bete hots jardunaldiek

hitza jolas

Uztaileko lehen astea hartuko dute ahoa bete hots jardunaldiek, eta hitza jolas izango da aurtengo gaia. Ahozkotasuna eta ahozko generoak hezkuntzan lantzeko dagoen premiaz oharturik, horretara bideratu nahi izan da aurtengo lana. Hori bai, gozamenetik abiatu nahi dute lanketa hori, jolasetik. Jardunaldi hauen lanketak ahozkotasuna trebatzeko balioko du, eta jolasa izango da tresna. Horretarako, gogoetak zein tailer praktikoak egingo dira. Interesa duen edonori daude zuzenduak jardunaldiok, baina bereziki interesgarria izan daiteke hezkuntza arautu edo ez arautuko irakasleentzat, edo begiraleentzat esaterako. Dena den, bertsogintzan, ipuingintzan, kantagintzan eta antzerkian dabilen sortzaile eta zaleentzat ere baliagarri izan daiteke.