Uztailaren 12ra arte eman ahalko da izena Imsersok antolatutako turismo programetan parte hartzeko. Programari buruzko xehetasunak hemen ikus daitezke, eta izena emateko hainbat aukera daude: internet bidez egin daiteke, edo webgunean zehaztutako helbidearen bidez. Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak, 65 urte baino gehiago izatea, jubilazio pentsioduna izatea sistema publikoan, 55urte edo gehiago izan eta alargun pentsioa izatea, edo 60 urte beteta izanik ezintasunezko pentsiodun edo aurrejubilazio pentsiodun izatea. Baldintza hauek betez gero, bere bikotearekin joan ahal izango da. Bidaia posibleak eta hauen salneurriak ikusteko klikatu hemen.