Amasa-Villabonako mugikortasun jasangarriak beste pauso bat emango du laster: bidegorrian gurutzatuko da herria. Gipuzkoako bidegorri sareari dagokion zatia izango da, Asteasukoa eta Irurakoa lotuko dituena. Udalak lanean jarraituko du, sare hori herri barruan hedatu dadin. Mugikortasun batzordeak bilera irekia deituko du, herritarrei diseinatutako proposamena aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko. Aurreikusitako ibilbidea ikusgai hemen