Aurrekontuak ebazteko ohiko bilkura izan zen atzo, eta Udal Gobernuaren proposamena ontzat eman zuen EAJk. PSE-EE izan zen aurkakotasuna agertu zuen bakarra. Udal Gobernuak positibotzat du urtea akordio batekin hasi izana.
Aurtengo aurrekontuetan parte hartzearen aldeko apustua egin da lehen aldiz, herritarren eskura 25.000 €ko partida jarri baitzen inbertsioak egiteko. Honela, hainbat ekarpen jaso ditu Udalak hilabeteren buruan, eta aurrekontuetako inbertsioetan sartu dira eskari horiek. Besteak beste, pasealekuetan zakarrontzi gehiago jartzea, Arroa eta Larrea auzoetan zaharberritze lanak egitea, Larrean autobidearen ondoan dagoen pasealekuko argiteria hobetzea, mantenuko hainbat lan (espaloiak, lorategiak…). Proiektu hauen berri emango du Udalak gauzatu ahala.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren ekarpena egin duten herritar guztiei.