Aurten ere Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioak emango ditu Villabonako Udalak antolatutako gurasoen arteko topaketako ikastaroak. Bi ikastaro izango dira aurten: lehena maiatzeko astelehenetan (5, 12, 19 eta 26) eta bigarrena ekaineko lehen bi astelehenetan (2 eta 9). Maiatzeko lau ikastaroetan errieta modu eraginkorrak nola eman azalduko da, mugak nola jarri zigor/sari ereduan, gezurren inguruko hausnarketa eta ahalegin eta arduran nola hezi landuko da. Ekainean aldiz, sare sozialen inguruan eta nerabezaroan jarrera positiboak indartzearen inguruan ariko dira ikastaroak. Ordutegi eta bestelakoinformazioa eskuorrian aurki daiteke eta izena emateko gizarte sailera joanda edo 943693925 telefonora deituta egingo da, apirilaren 14ra arte. Leku mugatua egongo da parte hartzaileentzat eta izen-emateko ordena eta herrikoa izatea kontuan hartuko da. Ikusi kartela