Azken urteetako ohiturari jarraiki, maiatzaren 1ean Amasamendiko larre irekiera ospatu zen. Amasamendiko kideek euren abereak larreratu zituzten eta hamaiketakoa egin zuten lagunartean trikitixak alaiturik. Euri langarrak ez zituen ikaratu eta festak aurrera egin zuen. Euriak ez zuen lortu, hamarnaka herritar larre irekiera ikustera igo izana ere; izan ere, 40 lagun inguru elkartu ziren eta horientzat ere haimaiketakoa izan zen. Giro onean igaro zen eta baserritarrek euren lanez gain San Isidro eguna prestatzen dihardute orain, maiatzaren 15ean izango dena.
Ikusi argazki gehiago