Iazko Dokumental Zikloari balorazio positiboa eginda, maiatzean aurkeztu da II. villabona.doc. Beste behin agenda gai interesgarriz beteta geratu da maiatzaren 12tik ekainaren 11ra bitarte, astelehen eta asteazkenetan hitzordua izango baita 21:00etan Gurean.
Sarrerak 3€ko prezioa izango dute, baina 20€ko bonoa erosteko aukera ere izango da. 12 lan ikusi ahal izango dira guztira, 12 mundu. Dokumental zikloak ohiko film motak saihestu eta beste eduki batzuk herritarren eskura jartzeko helburua du. Datorren astetik hasita, bada zer ikusia.