Urteroko ohiturari eutsiz, Malkar Astialdi Taldeak jaialdi bat eginez emango dio amaiera ikasturteari. Monitore eta gazteen artean prestatutako jaialdia izaten da eta aurten maiatzaren 17an ospatuko da 16:00etan Gurea zine aretoan. Urtean zehar egindako ekintzei amaiera emateko festa giroa baliatzen dute eta umorea ziurtatuta dago larunbateko saioan.