Santioetako pelota torneoak heldu dira finalerdietara

1384849895 sidebarBehar Zana elkarteak antolatutako Santio Jaietako torneoa heldu da finalerdietara. Aurten gainera, Paxaka modalidade berria jarri dute aukeran, ikastaro eta guzti. Jaietako lehen egunean jokatuko diren finalak erabakitzeko, hiru finalerdiak jokatuko dira aurretik. Hau da egutegia:

* PAXAKA ESKUZ BINAKA – uztailak 18, ostirala, 18:30ean Olaederra Frontoian.

* PALA GOMAZ – uztailak 21, astelehena, 18.30ean Bearzana frontoian.

* FRONTENIS BANAKA – uztailak 21, astelehena, 18:00etan Olaederra Frontoian.