Erromeri egunak astindu du herria, larunbatez

IMG-20140726-WA0009Larunbatak berekin dakar erromeri eguna, azken urteetan. Horren aurretik ordea, beste hainbat ekintza ikusgarri izan ziren: artisau azoka Malkar plazan, eskulangintza azoka Berdura plazan, Zumba klase herrikoia, xake jokoa, bola tiraldia, animalien ikuskizuna… Eguerdian buruhaundi, erraldoi eta ipotxen kalejira izan zen, iazko arrakastari jarraituz. Atari bizi lehiaketako sariak banatu ziren; Maixabel Iñurritak eskuratu zuen lehen postua (Txermin kaleko 10, 1. eskubia), bigarren Nerea Ugalde geratu zen (Kale Nagusia 26, 2C) eta Miriam Ariznabarreta geratu zen hirugarren (Kale Berria 64, 1. solairua); aipamen berezia egin zaio aurten Lourdes Arrutiri (Etxeondo 4, 4 ezk.), etxeko lehio borobileko dekorazioarengatik. Goizak erromeri egunari egin zion tartea, goizaldera arteko egitarauarekin. Eguraldi onak Errebote plazan egitea ahalbidetu zuen, azken urteetan ez bezala. Jendez lepo egon zen herriko plaza bai erromerian eta baita osteko bertso saioan ere. Aipagarria izan zen 2:00etan egin zen Larrain dantza, urtero geroz eta jende gehiago biltzen duena.