Abenduaren 18an Etorkinen Nazioarteko Eguna da eta aitzaki horrekin, aste osoan kulturen arteko topaketak egingo dira. Mundu bat Tolosaldean egitaraua prestatu duTolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak, Udalen laguntzarekin. Horrela, abenduaren 13tik 22ra bitarte hainbat ekintza burutuko dira Tolosan, Amasa-Villabonan eta Iruran. Kulturen arteko topaketa hauek bi helburu dituzte: batetik, Tolosaldera bizitzera etorri diren jatorri ezberdinetako jendea ezagutzea eta bestea, guztiok elkar ezagutzeko guneak sortzea.
Abenduaren 15ean familia etorkinen inguruko dokumentala eskainiko da Gurea aretoan DOAN eta jarraian, hausnarketarako mahaingurua eskainiko da.
Ikusi dokumentalaren informazioateatro_foro.jpg
Irakurri aste osorako egitaraua:
Abenduak 13, antzezlana Tolosan
Abenduak 18, ipuin antzeztua Tolosan