Flemingo guraso elkarteak kultur aste bizia prestatu du

fleming webUrteroko ohiturari eutsiz, Fleming ikastetxeko guraso elkarteak kultur asterako egitarau oparoa prestatu du. Urtarrilaren 26tik 31ra bitarte era askotako ekintzak izango dira haurren zein gurasoen gozagarri: aiton-amonen hitzaldietatik hasi eta zigorren inguruko lanketara lehen bi egunetan;

mugikortasun jasangarriaren inguruko lanketarekin hasiko dute asteazkena, baina gero antzokira pasako dira, Funky emanaldiaz, antzezlanaz eta lip-dub bideoaz gozatzeko. Ostegunean kolore guztiak jaia ospatuko dute, aniztasunaren inguruko tailerrekin (murala margotu, henna, txapak egin…) eta jatorri ezberdinetako jaki dastaketarekin. Ostiralean danborrada egingo dute erraldoi eta buruhaundiekin eta larunbatean goize eta arratsalde gozatuko dute kirol desberdinez: goizean errebotea eta pilota landuko dituzte Behar Zana P.E.ren laguntzarekin eta arratsaldean patinen gainean hainbat proba egingo dituzte haur zein helduek, Arratzain irristaketa taldearen laguntzarekin. Azkenik, asteko indarrak berreskuratzeko txokolatada izango dute frontoian. 

Ikusi kartel osoa