Azken urteetan ez bezala, gaur kalean ospatu dute Zubimusu eta Fleming ikastetxeek ostegun gizena. Tentuz prestatutako mozorroekin hartu dute kalea, pirata gisa abordatuz batzuk, eta espazioa irudikatuz besteek. Iaz bezala, aurten ere Santiago Egoitzako koadrila batu zaie, astronautaz jantzita. Ikasleek dantzan pasa dute arratsaldea eta gertutik ezagutu dituzte Pepita eta Xanti ipotxak, Errebote plazan meriendatuz amaitzeko.
Ikusi argazki bilduma