
Amasa- Villabonako Udalak gutxienez 41 hildako eta ehunka zauritu eragin dituen Istanbulgo Ataturk aireportuan gertaturiko atentatu bortitza irmoki salatu du eta doluminak eta elkartasuna adierazten dizkie biktimen familiei, senideei, eta Turkiako herriari.
Halaber, atzo arratsaldeko 19:00etan bost minutuko gaitzespen-elkarretaratze isila egin zen herritarrekin batera, udaletxe aurrean.