Udala eta Fleming Ikastetxearen arteko hitzarmena

Fleming akordioaPartidu guztiak konprometitzen dituen hainbat urtetako hitzarmena da

Pasa den astean, partidu politiko guztiak, Udalaren ordezkaritzarekin batera, kolaborazio akordio bat sinatu zuten Fleming Ikastetxearekin.

Abiapuntua legealdi honetan sustatutako itun egonkortasunean duen akordioarekin betez, ondorengo hitzarmenak lortzen dira: lehenik eta behin, eta zehaztutako konpromisoak betetzeari begira, aurreko udazkenean EAJ-PNV eta EE-PSEk onartutako 2019ko udal aurrekontuak egokitzat hartzen dira.

Bigarren, lehenengo aldiz 5 urteko izaera izango duen akordioak, hezkuntza zentro publiko honentzat, mantenu lanetarako urtean 15.000 €ko eta eskolak dituen eraikuntzen erreforma eta errehabilitazio gaietarako urtean beste 70.000 €ko udal laguntza ekonomikoa ezartzen du. Maite Izagirre alkatearentzat, pozgarria da lortutako akordioa: ahobatezko eta hainbat urtetako izaerak, estabilitatea eskaintzen dio Fleming Ikastetxeari eta ezarritako kantitate ekonomikoak orain dela legealdi batzuetatik hona ekarri diren arazoak konpontzeko balioko dute. Akordio honek lehenaldi eta geroaldi bat ezartzen du Udalak hezkuntzarekin duen konpromisoan”.